Metal Storm logo
Aiumeen Basoa - Iraganeko Bide Malkartsutik lyrics



Tracks



03. Aintzinako Guduen Oroimenak

Aintzinako Guduen Oroimenak
Kontaidazu, zuhaitz zahar,
Nola izan zen aintzinako guda,
Mundu amaigabeko izakiek
Arbasoak lagundu zituzten hura.

Garrantzia al du horrek zuretzat, Aiumeen Basoko ibiltaria,
Belaino artean agertzen zarena?
Zergatik azaltzen zara lizuntzera kondenatua
Nagoen honera mendeak igaro ahala?

Geldiezineko bidetik nator
Jakinduri osoa behar baitut.
Nere bizitzak jarraipena izan dezan,
Emaizkidazu zure oroimenak.

Zuk behar dituzun oroimenak dira
Ni ezerezean zehar bidaiatzera kondenatzen nautenak.
Guda istorioen kontatzaile bihurtu nauzu.
Adimena erne! Izpiritua prest! Aditu zazu?

Milaka ziren gizonak
Heriotzera kondenatuak
Etsai jarioa ikusita.

Baso zuloan denak elkarren aurka,
Ezpaten hizkuntza
Nagusi borrokan.

Heriotza aurrez aurre;
Beldurrak hartu zuen indarra;
Barrenak hausten hasita.

Lurra zabaldu,
Izakiak altzatu.
Huraxe izan zen
Etsaien amaiera.

Izpirituen indarrarekin
Egin zioten aurre.
Hori al da arbasoengandik
Jaso beharreko irakatsia?

Entzun dituzu esandakoak, aditu duzu istorioa.
Nire beharra jada amaitu da.
Erramak astindu, ostroak bota, negua neretzako heldu da.
Jakinduria orain zurea da.

Berbaren gosez etorri naiz,
Honera heldu nahi nuen nere bidean.
Baina konturatu gabe zure hitzek
Betirako kondenatu naute.

06. Arlekiña (Aiumeen Basoa)

Eguna hil da iadanik
Ilargia oharaurreko tristuraz
Agertu da.

Gauaren edertasunak
Sasiak laztantzen ditu errekalaino
Mantu goxoaz,
Haizeak sagarrondoak
Astintzen ditu.

Itzal fantasmagorikoak
Irudikatzen dituelarik,
Non hauetan pozaren altxorra
Bere tristurarengatik
Lortzen duen arlekin bat,
Aurkitzen da eserita,
Suaren ondoan,
Sagar batekin eskuetan.

Aiumeen Basotik
Datorren negar goxo bat
Entzun dezake.

Baina arlekin nekatuak
Nahiago du haizean ito
Eta mundu materialeko
Biktima baten zain egon,
Bere tokia okupa dezan.

Aiumeen basotik
Datorren emakume eder bat
Hurbiltzen zaio
Senda malkartsutik,
Beirazko errekak
Lagundurik,
Honek beharrezko duen jakinduria
Eman diolarik kondenatuari
Sinestarazteko.